foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Erramun Martikorena

Biografia

Erramun Martikorenaren izena aipatu orduko mendian kantari ibiltzen den artzain baten irudia datorkigu burura. Baigorrin jaio zen, 1943an, eta kanturako zaletasun handia izan du umetatik, baina ez zuen hori inon lantzeko aukerarik izan. Autodidakta peto-petoa dugu. Bere ahotsa gardena da, gozoa, garbia eta distiratsua. 1974an Larzabalen (Nafarroa Beherea) egindako kantu txapelketa batean agertu zen lehen aldiz jende aurrean, baina 1978an hasi zen plazarik plaza kantaldiak eskaintzen.

Hasieran ahots soilez kantatzen zuen, musika laguntzarik gabe. Urte hartan bertan atera zuen lehen diskoa, 'Baigorriko artzain laboraria' izenekoa.

Martikorena ez da kantari profesionala izan. Kantuarekin batera, artzain eta laborari lan hagitz neketsuetan aritu behar izan du. Kantu askorik ez du sortu berak. Agian horien artean ezagunena 'Maitiak galdu egin zautan' dugu, Imanol Larzabalek hedatu zuena Euskal Herri osoan.

Martikorenaren lana kantu herrikoiak interpretatzea izan da, gehienbat Iparraldekoak, 'Xori erresi˝ula' edo 'Oriko xoria' kasu, eta Etxaun Iruri Zuberoako bertsolari eta pastoralgilearen hainbat abesti. Horiez gain, Xalbador, Xabier Lete edo Mikel Laboaren kantak abestu izan ditu.

Euskal Herriko leku askotara iritsi da bere kantaera zirraragarria, eta bere nortasun apalak oso maitatu bilakatu du leku guztietan. Duela gutxi erretiratu da kantagintzatik. Bere azken diskoa 'Elorrietan loreak' deitzen da, 2002 inguruan argitaratua.

Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML