foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Etsaiak

Biografia

Lekeitioko gaztetxean sortu zen talde hau 1987an. Bost ziren funtsean: Paul, Iņigito, Keu, Mikel eta Auo. Gerora hauetako zenbaitek beste talde batzuk sortuko dituzte, Auok 'Pin Pan Pun Band', Keu gitarristak bere diskoak egingo ditu bakarka, Iņigitok 'Txapelpunk' taldea sortuko du...

1991ean argitaratu zuten lehenengo diskoa, 'ETSAIAK' izenekoa, trans-hardcore-punk nahasketa erakargarri bat erakusten zutelarik. Guztira zortzi disko argitaratu dituzte, azkena 'Kaos', 2002an. Bertan globalizazioaren aurkako letrak dauzkate, hipokresia salatzen dutenak, etorkinen aldekoak, hedonismoaren aldarrikapena egiten dutenak, eta abar.

Euskal Rock Radikalaren azken uhinak harrapatu zituzten, eta talde hau nolabait mugimendu haren segida izan da. Punk-core oinarria matenduz beti, euren soinu propioa bilatu eta lortu dute, beti ere beste kultura batzuetara zabalik egon direlarik. Mexikon eta Kuban izan dira jotzen, ikusmina piztu zutelarik.

Aipagarria da 2000. urtean grabatu zuten zuzeneko diskoa, 'Zuzenean 00' izenarekin.

[www.musikametak.com]


Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML