foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Illarramendi eta Erostarbe

Biografia

Felix Illarramendi 'Errota' soinujolea Zestoan jaio zen 1936an. Primi Erostarbe Araotzen (O˝ati) jaio zen 1907an eta 1995ean hil. Primi Elgeta mitikoaren panderojolea izan zen, eta irrintzilari ospetsua zen bera.

Felix Illarramendik, aldiz, 1971eko Txapelketan parte hartu zuen, eta urte horretako bilduma diskoan agertzen da. 1998an beste bilduma batean agertu zen, 'Trikitixa' izena zeraman horretan hain zuzen ere.

Azken urteotan perkusio-tresna berri bat asmatu du, egur, altzairu, plastiko eta beste hainbat materialez egindakoa. Hatzetan ehizarako kartutxoak sartuta jotzen du. Oso tresna deigarria da, eta hainbat festa eta erromeritan ikus dezakegu hori jotzen. Trikitixa tradizionala innobazioarekin haserretuta ez dagoen seinale.

[www.trikitixa.net]


Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML