foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Amaia Zubiria

Biografia

Donostiako Zubietan jaio zen 1947an. Etxean kanturako giroa eta zaletasuna jaso zuen, bere amaren aldetik, batez ere. Zubiria bera ere gaztetan aritu zen txapelketetan, baina gazterik ezkondu zelako edo piska bat atzeratu egin zuen bere agerpena grabazioen munduan.

Jendeak 'Haizea' taldearekin ezagutu zuen, 1977an. Bere ahotsa lluragarria da benetan, adierazkorra, sentikorra, eta misterioz betetzen du edozein kanta. Mundu mailan ezagunak egin diren ahots ederreko kantarien parekoa da, gutxienez, Zubiriak beti ere neurrizko sentimentuz jazten duen mezzo-soprano grabearen ahots hori.

Hiru disko atera ditu Txomin Artolarekin, beste hiru Pascal Gaignerekin, horien artean 'Egun argi hartan' izenekoa, 1985an. Eta berak bakarka beste hainbat, guztira hamabi disko inguru osatu arte. Amodioa, tristura, galera, malenkonia, lurrarekiko lotura, traszendentziaren bilaketa edota kantu tradizionaletako gaiak kantatzen ditu.

Bere azken lana 'Haatik' deituriko diskoa da, 2002an argitaratua. Bertan bere ibilbidea jaso zuen aro ezberdinetako abesti zaharrak berrinterpretatuz eta zazpi kanta berri eskainiz.

[www.pserrano.com/amaia]


Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML