foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Jabier Muguruza

Biografia

Euskal musikan hainbat lan egin, hainbeste proiektutan ibili eta halako eragina izan duen Muguruzatarren sendikoa dugu hau ere, Fermin eta Iņigoren anaia. Irunen jaio zen 1960an, eta umetan akordeoia ikasi zuen eta hainbat kontzertu eskaini.

Gero kantari eta talde ezagunei laguntzen hasi zen, bai jaialdietan eta bai diskoetan, izen handi hauekin ibili delarik: Zarama, Imanol, Kortatu, Antton Valverde, Xabier Lete...

1989 inguruan bide pertsonal bati ekitea erabaki zuen, beti ere kolaborazio hauek utzi gabe. Talentu handiko soinujolea, kantak dotore janzten dakiena, notak behar diren lekuan jota inprobisatzen duena, bere soinua esparru ezberdin askotara egokitzen da, bere jarrera estetikoa bezala. Ahots leuna dauka, indar gutxikoa baina adierazkorra, bossa novaren estiloan.

1990an 'Les mecaniciens' pop taldea sortu zuen eta hiru disko grabatu zituzten, azkena 'Euskadi jende gutxi' izenekoa, 1993an.

'Joxe Ripiau' taldeko partaide izan zen. Kantautore gisa 1994an hasi zen, 'Boza barruan' diskoarekin. Beste bost disko argitaratu ditu, kantak jazz ukitu bizi eta adierazkorrekin janzten dituen talde baten laguntzaz, kafe edota antzoki txikietarako oso egokia den estetika minimalista bat landuz. Bere disko berezi bat 'Liverpool-Gernika' deitzen izan zen, 2004an argitaratua, Ingalaterrako hiri hartan eman zuen ikastaro baten ondoren sortua. Bere azken lana 2005ean argitaratu du, 'Abenduak 29' izenburupean, eta bertan bere ohiko bidean jarraitu du, popa, jazza eta poesia nahastuz, nabarmentzekoak direlarik Angel Unzuren gitarra eta Mireia Otzerinjauregiren ahotsa.

Euskal Herritik kanpo zirkuitoa zabaltzeko kezka izan duen kantaria da, eta berebiziko arrakasta lortu du Katalunian.

Bere letrak ez ezik poeta asko musikatu ditu: Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Inazio Mujika, Jose Luis Padron, Iņaki Irazu eta abar.

Liburuak ere idatzi ditu eta hainbat ikuskizun literarioetan hartu du parte.

[www.jabiermuguruza.com]


Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML