foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Anari

Biografia

Ana Rita Alberdi, 'Anari' Azkoitian jaio zen 1971ean. Musika asko gustatzen zitzaion, eta etxean pianoa ikasten jarri zuten, baina bera bateriak liluratzen zuen, eta bateria bat erosi zuen gaztetan, eta gitarra. Ikasle zelarik bere lehen kantak egin zituen, eta azkenik 1997an argitaratu zuen lehenengo diskoa, 'Anari' izenekoa. Oso kritika onak izan zituen.

Bera, ordea, ez da definiziozale, eta ondo egiten du, zaila delako bere musika, bere kantakera sailkatzea. Folkaren eta rockaren artean dagoen kantu bereziak egiten ditu, gehienetan letrak ere berak idatzirik. Deigarriena bere ahotsa da, urragarria benetan, vibrato liluragarriekin jolasten du, eta emozio sakonak sorrarazten ditu entzulearengan.

Bigarren diskoa 'Habiak' deitzen da, 2000an argitaratua, eta rockeroagoa da. Misterioz janzten ditu bere konposizioak, eta maitemintzea edo gorrotaraztea lortzen du. Kantari dotore honek badaki, bestalde, tradizioa eta modernitatea lotzen. Normalean bi laguntzaile izaten ditu: Mikel Abrego eta Xabi Strubell. Bateria 'Akauzazte' taldeak jartzen dio.

2002an 'Pil-Pil Session' deitu zuten disko bat grabatu zuten berak eta Petti kantariak.

[www.musikametak.com]


Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML