foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Mikel Urdangarin

Biografia

Zornotzan jaio zen 1972an. Bertsolaria zen, baina kantatzea ere asko gustatzen zitzaion, eta hasiera batean a capella kantatzen zuen. Gero musika laguntzarekin hasi zen, bere kanta propioak sortzen, maketa bat ere atera zuen, eta bat-batean arrakasta izugarria lortu zuen bere lehen diskoarekin. 'Badira hiru aste' deitzen zen, eta 1998an argitaratu zuen. Disko horrek modako kantari bilakatu zuen Urdangarin, eta bere agerpenak indar berri bat eman zion kantautorearen figurari. Aspaldiko partez aretoak betetzen zituen kantautore batek, eta irratietan eta etengabe entzuten zen bere ahots aterziopelatua, nekatu-tonu aproposkoan ateratzen dena.

Ondorengo diskoetan konfirmatuz joan da bere estiloa eta arrakasta, hala nola 'Ispilue'(2000) edota 'Heldu artean'(2002) lanetan. Kantu erromantikoak dira bereak, intimistak, askotan etxe barneko giroa jasotzen dutenak, edo bere esperientzia pertsonalak, galtzaileak agertzen dituztenak, baina beti benetako gauzen indarra erakutsiz.

Azken urteetan ikuskizun berezietan hartu du parte, batez ere Bingen Mendizibal, Rafa Rueda eta Kirmen Uribe poetaren laguntzarekin. 2001ean 'Bar Puerto' argitaratu zuten, olerkiak eta kantak nahasturik, eta azken urteotan 'Zaharregia, txikiegia agian' ikuskizuna eman dute, ez Euskal Herrian bakarrik, baita Estatu Batuetan ere. 2005ean amaitu dute esperientzia, eta Urdangarin bakarkako lanean murgildu da berriro, 2005ean argitaratu duelarik bere azken diskoa, 'Dana' izenburupean. Honekin zazpigarren lana osatu du hamar urteko ibilbide indartsu eta emankorrean.

[www.hotsak.com/A/Mikel_Urdangarin]


Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML