foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Oskorri

Biografia

Oskorri aipatzea kasik euskal kantagintzaren entziklopedia bat irekitzea bezala da. 1971ean sortu zen, eta Natxo de Felipe da garai hartatik jarraitzen duen partaide bakarra. Oskorrik euskal musikaren esparru oso zabala betetzen du, klasiko bat bihurtu da eta beste inorekin nahastezina den soinu bat lortu du, soinu akustikoa, bertako tresna herrikoiak erabiliz, hala nola trikitixa edo alboka, eta tresna klasikoak nahastuz, hala nola biolina edo zeharkako flauta, hori guztia erritmo oso markatua duten kantak sortzeko. Balada ederrik ere egin dute.

Jende askok osatu izan du beti Oskorri, eta horrek tinbre aberastasun izugarria eman dio. Natxo de Felipe de kantaria; partaiderik leialenak, berriz, Anton Latxa eta Bixente Martinez. Eta kanta ezagunak dozenaka: 'Furra, furra', 'Gaztelugatxe', 'Gora ta gora beti', 'Euskal Herrian euskaraz', 'Aita semeak'. . .

Disko txiki baten ondoren, 1976an Gabriel Arestiren omenezko disko bat argitaratu zuten. Hurrengo urtean 'Mosen Be˝at Etchepare' deiturikoa, eta geroztik etenik ez du izan bere produkzioak, 'Plazarik plaza', 'Vizcayatik Bizkaiara', 'Desertore', batzuk aipatzeagatik.

Euskal Herritik kanpo gehientsuen atera den taldea dugu, eta arrakasta izan du. Euren proposamen estetikoa gaur eguneko folk mugimenduaren goi mailan dago. Soinu indartsua da, musikalki birtuosismoaren ertzera inguratzen den musiko taldeak lortzen duena.

Euren diskagintza propioarekin batera, beste ildo bat ireki zuten erabat kanta herrikoiei dedikatua, "Oskorri The Pub Ibiltaria" deitzen den egitasmoa. Herri ezberdinetan grabatua, bilduma bat osatzen ari dira, eta bertan jendeak kantatzen du eurekin batera, nolabaiteko helburu didaktikoak gidatuta. Azken urteetan disko asko argitaratu dituzte, ia urtero bana. Haurrentzako diskoak ere grabatu dituzte.

[www.oskorri.com]


Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML