foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Peio ta Pantxoa

Biografia

Peio Ospital eta Pantxoa Carrerek osatutako bikotea oso ezaguna izan da euskal kantagintzan. Umetatik ezagutzen zuten elkar, eta giro tradizionalean bizi zirelarik, Iparraldeko kantu zahar guztiak ikasi zituzten euren gurasoen bitartez. Horrekin batera, kantu berriak egiten hasi ziren, esate baterako Telesforo Monzonen letrak erabiliz. Horiekin batera Manex Pagolaren letrak ere usu erabili dituzte. 1969an Toulousen grabatu zuten lehenengo diskoa. Hegoaldean debekatuta zegoen, baina jendeak ezkutuan ekartzen zuen. 1971ean abestu zuten lehen aldiz Hegoaldean, Bergaran hain zuzen ere, arrakasta izugarria lortuz. Urte haietan etengabe kantatzen zuten Hegoaldean. Donostian, esaterako, 50 aldiz izan dira.

1975ean disko bikoitz bat atera zuten, izugarri saldu zena, 40.000 aletik gora. Hurrengo diskoak, ordea, gero eta salmenta urriagoak izan zituzten, eta 1979an kantatzeari utzi zioten. Berriro elkartzeko eginahal baten ondoren, 1992an berriro ere utzi egin zioten jende aurrean kantatzeari.

Peio ta Pantxoaren kantakera sotila zen, artifizio handirik gabea. Gitarra zuen oinarri, eta ahots jokoak. Erraz ikasten ziren, erraz errepikatzen ziren. Soilak izanik, abesti ederrak ziren, hunkigarriak. Mezuak ere politikoak ziren, eta transizio garaian Hego Euskal Herrian zegoen mezu politikoen goseak asko lagundu zien haiek bideratzen. Jende guztiak buruz zekizkien haien kantak: 'Itziarren semea', Lepoan hartu ta segi aurrera', 'Batasuna'..., askotan manifestazioetan erabiliak izan zirenak, abertzaletasunaren ezaugarri bezala.

Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML