foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Pier Paul Berzaitz

Biografia

Muskildin jaio zen, 1951ean. Kantari, musikagile eta pastoralgile zuberotar ezaguna da. 'Guk' taldearen sortzaileetako bat izan zen.

1987an atera zuen bakarkako lehen diskoa, eta bigarrena hamahiru urteren ondoren, 'Baratze bat', 2000. urtean. Bere azken lana 2005ean argitaratu da, 'Lili baten kantorea' deitua. Lana egiteko orduan patxadatsua da Berzaiz, merkatuaren legeetatik eta presatik kanpo bizi den kantari lasaia. Zuberoako kantagintza tradizionalari sentsibilitate berri eta berezi bat ekarri dio, urbanoagoa edo, nolabait definitzeko, Jean Bordaxarrekin batera.

Bere kantak musikalki oso landuak eta dotoreak dira. Horretarako musiko bikainak izan zituen inguruan: Karlos Jimenez, Pello Ramirez, Xabier Zeberio eta Pascal Gaigne. Bere kanturako gustuko gaiak hauek ditu: euskara, Euskal Herria, sentimenduen mundua, frustrazioak, Zuberoari buruzko aurrejuzku okerrak, eta beste asko.

Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML