foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Rufino Arrola eta Kepa Arrizabalaga

Biografia

Rufino Arrola soinujolea Andrakas herrian jaio zen, Mungiatik gertu, 1909an, eta 1996an hil. Hortik zetorkion bere goitizena edo izen artistikoa: 'Andrakaseko errementaria'. Zortzi seme-alaben aita izaki, soinua utzi beharra izan zuen lanari gogor ekiteko. Errementaria izan zen. Jubilatutakoan, 60 urte ingururekin hasi zen berriro soinua jotzen.

1991ean diskoetxe alemaniar batek, 'Erde records' etxeak bilduma bat atera zuen, eta han ageri da Rufino Arrola, 'Trikitixa. An introduction' deituriko diskoan. 1994an beste bilduma batean ageri da Txetxu Urrutia panderojole duela, 'Betiko trikitixa' deiturikoan.

2002an Trikiti Elkarteak eskatuta Xabier Amurizak liburu bat idatzi zuen, 'Soinuaren liburutegia' bildumarako, Rufino Arrolari buruz, 'Vulkanoren atzamarrak' deitua, eta liburuarekin batera CD bat saldu zen Arrolaren 13 pieza biltzen zituena.

Arrolarekin batera asko ibili zen panderojolea Kepa Arrizabalaga dugu, Plentzian jaioa 1944ean. Aita ere panderojolea zuen, eta gaur egun Kepa Arrizabalaga kopla kantari garrantzitsua da Bizkaian.

Beste panderojole bat Arrolarekin asko ibili zena Txetxu Urrutia dugu, 1946an Laukizen jaioa. 1994an argitaratu zen 'Betiko trikitixa' diskoan elkarrekin parte hartu zuten.

[www.trikitixa.net]


Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML