foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Tapia eta Leturia

Biografia

Tapia eta Leturia trikitixak eman duen bikoterik ospetsuenetakoa dugu. Hogei urte pasa daramatzate elkarrekin, 1984ean elkartu zirenetik. Joseba Tapia dugu soinujolea, Xabier Berasaluze 'Leturia' panderojolea. Tritikixa klasikotik edan zuten, eta handik abiatu, baina hamarkada hauetan egin duten bilakaera benetan aberatsa eta berritzailea izan da.

Ekarri dituzte kanpoko erritmo eta aire ugari, moldatu dira musika-mota ezberdinak eta arrotzak guretartzeko, beti zabalik egon dira eta erakutsi duten trebetasunak benetan maisu bilakatu ditu. Euskal Herriko Txapelketa irabazi zuten.

1987an argitaratu zuten lehenego diskoa, 'Jo eta hautsi', eta jadanik hasi ziren hainbat eskema hausten, tradizioa edertzen. Disko asko atera dituzte geroztik, laguntza musikal ezberdinekin. Garrantzitsua izan zen, tritikixaren bilakaeran, 'Juergasmoan', 1990ean argitaratu zuten diskoa. Flaco Jimenez mexikarraren eragina oso nabarmena zen garai haietan, eta geroko urteetan Euskal Herrian oso ohikoa bilakatuko zen formazio musikala estreinatu zuten Tapiak eta Leturiak: trikitixa, panderoa, bateria, gitarra eta
baxua, 'triki-pop' deitu izan dena.

Kanpora gehien atera den trikitixa bikotea dugu, dudarik gabe. 1992an bira bat egingo dute Britainiar Uharteetan. 1993an Negu Gorriak taldearekin Erdi Europan burutuko dute beste bira bat. Kalifornian izan dira, Kanadan eta inoiz trikitixarik entzun ez zen beste leku askotan.

Elkarlana ere ugari egin dute era guztietako egitasmoetan. Aipazekoa da Xabier Amurizarekin atera zuten lana,
'Bizkaiko kopla zaharrak', 1999an. Aipagarria, nolabaiteko antologia delako, 1998an atera zuten disko bikoitza, lan erraldoi bat: '1998 Tapia eta Leturia'. Bertan 51 kantu eta pieza herrikoi bildu zituzten, nolabait ikasle gazteentzako material ezinbestekoa bilakatu dena. Euren azken lana 'Hain zuzen' deitzen da, 2002an argitaratua. Tapia eta Leturia gaur egun laukotea da, taldean integratu baitira Arkaitz Miner biolinarekin eta Txus Aranburu pianoarekin. Taldeaz aparte, Joseba Tapiak ibilbide zabalagoa dauka musikaren munduan.

[www.hotsak.com]


Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML