foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Alan Lomaxen grabaketak

Biografia

Alan Lomax (Austin, Texas. 1915).

Musikalari, ekoizle eta idazlea. Milaka kanta eta ahozko istorio bildu zituen Estatu Batuetan, bertako tradizio, blues eta sozietate kantaren ildokoak. Woody Guthrie, Lead Belly, Josh White, Burl Ives, Pete Seeger eta beste zenbaiten kanta eragiten nabarmendu zen. Urte batzuk geroago gauza bera egin zuen britaniar folkarekin BBC irratian.

50etan mendebaldeko Europan ibili zen, Espainia barne, nahiz oso frankismoaren aurkakoa izan. Euskalherriko giroa eta bertan bildutakoa bereziki goraipatu zituen. Jasotakoak Westminster Recording Co. disketxean argitaratu ziren, L. P. batean ("Songs and dances of Spain. Volume 6. The Spanish Basques"). Berriki (2004) 2 CDtan berargitaratu dira ("Spanish Recordings-Basque Country-Biscay and Guipuzcoa" eta "Spanish Recordings-Basque Country-Navarre").

1959 urteaz geroztik, EEBBetan jada, kanta, dantza eta historia mundu mailan aztertu zituen. Ondorioa, "Association for Cultural Equity" (New York) elkartearen oinarrian dagoen eta gaur egun oraindik aitzindaria den "The Global Jukebox" da. Elkartea Lomaxen ondarearen kudeatzailea da.

81 urte zituela erretiratu zen eta 2002an hil, 87 urtetan.

[www.alan-lomax.com]


Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML