foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Beñat Achiary

Biografia

Lapurdin 1947an jaioa, Beñat Achiary kantaria eta perkusiojolea dugu, eta Baionako Kontserbatorioan ahots teknikaren irakasle. LPan ezagutzen den bere lehen lana 'OTAN 1985' deituriko lan kolektiboan izan zen. Geroztik lan asko argitaratu ditu, baita ere kolaborazio ugari burutu, besteak beste honako hauekin: Imanol, Amaia Zubiria, Michel Doneda saxofoilari frantsesa, eta abar.

Oso kantari berezia da, ahotsarekin esperimentuak egiten dituena, kantagintzaren mugak eta joerak puskatu dituelarik. Bere saioetan bat-batekotasunari ematen dio lehentasuna, eta Federico Garcia Lorca, Roland Barthes, Bernardo Atxaga edota Jon Miranderen testuak tartekatzen ditu.

Bere lanik gehienak Parisen atera ditu, frantsesa duelarik hizkuntza nagusia, tarteka euskara ere lantzen baldin badu ere. Ezagunak dira CCAM-n (Centre Culturel André Malraux) delakoan ematen dituen kantaldiak.

Gaur egun pastoral bat ari da prestatzen.

[www.temposi.com/Achiary]


Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML