

![]() | Aitormena( Josu Zabala )Diska: Amets prefabrikatuak Artista: Hertzainak |
| Edizio urtea: 1989 Disketxea: Oihuka | IruzkinaMaitasun kantarik idazten ez zen garai batean idatzitako maitasun kanta. Ematen du maitasuna bigarren mailako kontuak zela uste zela garai haietan, inportanteagoak zirela beste gauza batzuk, pertsona baino gorago zeuden gauzak, adibidez aberria, adibidez iraultza. Geroxeago, aberria eta iraultza hitzak ahazten joan diren neurrian, maitasunak indarra hartu du.. Gaur egungo gizartean, esango nuke, elkar ondo hartzea, maitasuna bera, iraultzailea bilakatu da.
Hertzainakek orduan ere ez zuen bide errazetik jo. Maitasun kantu bat baina bukatzen ari den maitasun batena. Kanta ausarta. Ez aurreiritziz eta sentsibleriaz betetakoa. Mingarria eta askatzailea da hau, maila berean. Batzuk diote "Aitormena" ez dela bikote batez ari, taldeaz beraz ari dela. Berdin zait, niretzat maitasun kanta bat da, eta zirrara eragiten dit oraindik ere, entzuten dudan aldiro. Kirmen Uribe |