foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Astoa Balaan

( M. Labeguerie )
Diska: Labeguerie'ren lau kanta. Bigarren diska
Artista: Mixel Labeguerie

Edizio urtea:
1961
Disketxea:
Goiztiri

Hitzak

Gure astoa Balaan
izan zerauku elizan.

Asto koxkor bat zela debozionetan
sartu zan elizako koro barneetan
eta ihanka lotu bere otoitzetan
aldareko buketak ausikiz artetan.

Gure astoa Balaan
izan zerauku elizan.

Utzirik lo kuluxka eta konfesionala
Jaun ertorak hartu du kurutze makila
eta hartaz zanpatuz debuatrak zoala
Elizatik haizatu oi gure kabala.

Gure astoa Balaan
izan zerauku elizan.

Zergatik ez den aizu elizan astorik
pentsaketan ari da Balaan geroztik
Orhoit baita asto bat berreter izanik
lehen eguberrian gertatu zelarik.

Gure astoa Balaan
izan zerauku elizan.

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML