foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Kea

( Rafa Rueda )
Diska: Kea
Artista: Rafa Rueda

Edizio urtea:
2003
Disketxea:
Metak

Iruzkina

Rafa Ruedak bere lehenbiziko diskoari Kea zergatik jarri dion galdetu ziotenean hauxe erantzun zuen: "Keak indar hipnotikoa dauka, estetikoki elementu polita da, baina errealitatea desitxuratzen du". Arteak edertasuna omen du baina edertasuna maite duenak gauza itsusiak ere badirela ahaztu egiten du sarritan. Horregatik, edertasuna arriskutsua ere izan daiteke bazterrera uzten duelako errealitatearen zati handi bat.

Txikitan portura joaten ginenean barkuen tximiniei begira egoten ginen. Barku bakoitzak Espainiako bandera txiki bat izaten zuen justu-justu tximiniaren gainean. Aurreko mastilean, aldiz, ikurrina txiki bat izaten zuten. Haurron begientzat ikurrina gorago zegoen Espainiako bandera baino, eta gainera, bigarren hau belt-beltz eginda egoten zen tximiniko kearengatik. Harro-harro begiratzen genion ikurrinari. Guk ez genekien orduan benetan inportantea atzeko bandera zela, baina zer arraio.

Kirmen Uribe
 
© 2005 Arteola - Valid XHTML