foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Ai zer plazerra

( Pierres Bordazarre "Etxahun-Iruri" )
Diska: Baigorriko artzain laboraria
Artista: Erramun Martikorena

Edizio urtea:
1978
Disketxea:
Elkar

Iruzkina

Kantu honek letra du benetan zirraragarria eta sakona. Martikorenak doinu alai batean kantatzen du, a capela, gero ahotsak egiten dizkiotelarik, baina agian letraren dramatismoak beste tratamendu bat eskatzen du. Etxahun Iruri (Pierre Bordazarre) zuberotarraren bertsoak dira, eta bertan kontatzen da gerrara joanda bost urteren ondoren etxera datorrenaren istorioa: 'Ai zer plazera, bost urten buruan sor lekurat itzultzia'. Denbora horretan pertsonaiak dionez, 'desir nukian hiltzia, ez bazintudan hain maite uken, oi, ama Euskal Herria'. Bigarren Mundu-Gerraz ari dela suposa liteke. Han konturatzen da zenbat maite duen bere ama, 'ez bainakian, oraino orduan, zer zen amaren beharra'. Gero Iparraldeko poetikan hain ohikoa den txoriaren alderaketa egiten du, erresinola kaiolan tristuraz hiltzen dela aipatuz, 'gu ere ama hala gintuzun, tirano haien artean, zure ametsa kontsolagarri, tristura handirenean'. Urruntasuna, herrimina, nostalgia dira kantu sakon honen gaiak.

Pako Aristi
 
© 2005 Arteola - Valid XHTML