foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Mendian gora haritza

( Xabier Amuriza- Imanol LARZABAL )
Diska: Iratze okre geldiak
Artista: Imanol Larzabal

Edizio urtea:
1982
Disketxea:
IZ

Iruzkina

Imanolen ahots sakonak ezin hobeto interpretatu zituen Xabier Amurizaren bertso handi hauek. Bertso doinu klasiko askoren modura, ahapaldi bakoitza menorrean hasten da, bigarren zatian maiorrera igarotzen da, bukaeran berriro menorrera makurtzen delarik. Letrak berebiziko indarra dauka, hasieratik: 'Kantatu nahi dut bizitza, usteltzen ez bazait hitza, mundua dantzan jarriko nuke Jainkoa banitza'.

Euskal Herriari buruz hitz egiten du, poetaren eta artistaren lanari buruz, dionean 'emaidazue freskura, ura eskutik eskura, izarren salda urdina edanda bizi naiz gustura', edo 'Euskal Herriko poeta, kanposantuko tronpeta'. Halere buakeran mezu positiboa dakar: 'Baina badira mila motibo kantatzeko alai, bestela datozen penai, ez diet surik bota nahi, ni hiltzen naizen gauean behintzat eizue lo lasai'.

Bada letra hau Imanolen biografiarekin zuzen-zuzen lotu duenik, premonizio moduko bat osatuko balu bezala. Kantuan zehar eskusoinu baten nota agudoek jartzen diote kontrastea Imanolen ahots sendoari.

Pako Aristi
 
© 2005 Arteola - Valid XHTML