

![]() | Lau teilatu( J.C.Perez )Diska: Itoiz Artista: Itoiz
|
| Edizio urtea: 1978 Disketxea: Xoxoa | IruzkinaItoiz taldeko kantaria Juan Carlos Perez zen, eta berak konposatu zuen kantu hau oso gaztea zelarik. Geroztik bertsio asko izan ditu, talde askoren aldetik eta hainbat hizkuntzetan. Maitasun kantu misteriotsu bat da, oso musika erraza, sarkorra baina eraberean magikoa daukalako, eta bere letra ere misterio bat delako: zatika egindako esaldiekin osatua dago, eta zentzua esaldi bakoitzean hasi eta amaitzen dela dirudi.
Niri kantu esoterikoa iruditzen zait, zergatik jakin gabe harrapatu egiten zaituelako duen gau-giroak, lau teilatuen aipamena, ilargia erdian, eta promesa ederrak, 'ta berriz izango gara, zoriontsu, edozein herriko jaixetan'. Kanta hau ezagutzen ez duenik egongo da, baina behin ezagutuz gero gustatzen ez zaionik ez da existituko. Pako Aristi |