

![]() | Imajinatzen zaitut( Mikel Markez )Diska: Oroitzapenak oparitzen didtut Artista: Mikel Markez |
| Edizio urtea: 1994 Disketxea: Elkar | IruzkinaMelodia leuna eta goxoa daukan abesti honek neska baten istorioa kontatzen du, maiteminduta dagoen nerabe baten istorioa, baina heldutasunez interpretatua, bai letran, bai kantuan. Ipuin baten moduan eratua, hasieran neska etxetik irteten da, 'bizitzaz ezer ez dakiten liburuak besapean' dituela, eta 'bihotzean bart sortu ziren taupadak ezin eutsiz'. Gero kadiran esertzen da, 'eskuak automatikoki idazten' hasten zaizkiolarik. Eta bukaeran dator ezustea: kantaria bera dauka zain, 'liburuak itsasora botatzeko', eta 'berriro elkartuko gaituen denbora ezin eutsiz' sentitzen da bera ere. Maitasunezko kantu liluragarria da benetan.
Pako Aristi |