

![]() | Badira hiru aste( Mikel Urdangarin )Diska: Badira hiru aste Artista: Mikel Urdangarin |
| Edizio urtea: 1998 Disketxea: Gaztelupeko Hotsak | IruzkinaAndaluziako poeta batek esaten zidan berari barru-barrutik ateratzen zitzaiola musika idazten zuenean. Barruko ahots batek esaten ziola zer idatzi, ahots zahar batek. Esaten zidan idazten zuela Gongorak hitzak esango balizkio bezala. Euskaraz bada hitzik hori esateko. Sena esaten zaio horri. Badakit ez dagoela oso modan baina nik uste sena egon badagoela. Eta hori du Mikel Urdangarinek. Kantagintzako tradizio zaharrarekin egiten du elkarrizketa eta elkarrizketa horretatik kanta berriak ateratzen zaizkio. Ezen Mikeli kantak atera egiten zaizkio. Eta gauza handia da hori. Herrimina dakar kantu honetan, herrimina bertso-kera zahar berrituan. Akordatzen naiz hainbeste.
Kirmen Uribe |