

![]() | Neska soldadua( Herrikoia )Diska: Mendebaleko euskal baladak Artista: Hiru Truku |
| Edizio urtea: 1994 Disketxea: Nuevos Medios | IruzkinaOñatiko Araotz auzoan bildu zen kantu hau. Neska batek soldadu janztea erabakitzen du, bere maitearen ondoan egon ahal izateko, eta honela Ameriketaraino heltzen da, "Buenas Aires"eraino. Hango borroketan zauritua suertatzen da, eta orduan deskubritzen da ez dela Agustin Antonio baizik Agustina Antonia. Etsita, Jaungoikoari eskaintzen dio bere burua eta moja sartzen da. Istorio hau oso zabaldua egon da Espainia eta Europa osoan, hainbat aldaeratan.
Doinuak Nafarroako ingurutxoen kutsua du. Garai batean, Oñati eta Sakana artean harreman handia zegoen Urbiatik zehar, artzaintza eta Arantzazu zirela medio. Hiru Truku |