

Fitxa didaktikoaHiru trukuAzterketaBai grabazioa, bai transkripzioa Re'n daude. Erritmoa 2/4 da. Kantak ez du aparteko zailtasunik. Guztira zazpi kopla kantatzen dira eta soilik bukaeran bihurtzen da egitura apur bat konplexuagoa. Hauxe da egitura: Hasierako bi parte instrumentalak: I 1. 1 - 17 konpasak I 2. 18 - 33 konpasak Bi kopla: K 1. 34 - 49 konpasak (K 3., K 5.) K 2. 50 - 65 konpasak (K 4., K 6.) Parte instrumental bat: I 3. 66- 81 konpasak Bi kopla eta parte instrumental hau beste bi bider errepikatzen dira (3., 4., 5. eta 6. koplak). 7. kopla kantatzen da: K 7. 83 - 115 konpasak Gero da capo, kodara arte. Koda: azken kopla erdia kantatua eta azken parte instrumentala. Ahotsak ez du zailtasunik. Hasierako errepikapenetan 3., 4., 5. eta 6. koplak egin behar ditu. Bukaeran, azken kopla erdia bi ahotsetara zabaltzen da, behekoa nagusia delarik. Instrumentuei dagokienez, kantatzen ez denean melodia nagusia egiten dute. Kantariarekin batera, batzuetan laguntzeko melodiak egiten dituzte, eta besteetan melodia bikoiztu. Zeregin hauek zenbait instrumenturen artean bana daitezke. Gitarrak akordeak markatzen ditu. Patroi berdinak errepikatzen dira etengabe, baina arreta handia jarri behar da egiturari ondo jarraitzeko. Hiru akorde erraz jo behar dira, kolpe errazekin. Kontuz bukaera aldeko aldaketekin. |