foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Lelotxo monta˝ako

( Herrikoia )
Diska: Mendebaleko euskal kantuak. II
Artista: Hiru Truku

Edizio urtea:
1997
Disketxea:
Nuevos Medios

Iruzkina

Sehaska-kanta hau Oñatiko Maria Ugartek kantatu zuen, eta Bitoriano Gandiagak eta Jabier Kaltzakortak bilketa-lana egin zuten.

Sehaska-kantek atal berezia osatzen dute munduko herri-musika guztietan. Kantu hauetan, ipuinetan bezala, itxuraz krudelegiak diren irudiak azaltzen dira askotan: "Lelotxo Montañako otsoek jan daue, bere bere gaiztoa zan-ta, ondo egin xaue". Umeentzat, ordea, irudi hauek ez dira krudelak izaten, zirraragarriak baizik. Horrexegatik topatzen dira hainbestetan umeei zuzenduriko kantu eta ipuinetan.

"Lelotxo Montañako" honetan amari edo aitari zenbait pentsamendu datozkio burura, kantatzen duen bitartean, eta kantuaren bidez kanporatzen ditu.

Hiru Truku
 
© 2005 Arteola - Valid XHTML