

![]() | Andre Emili( Herrikoia // Moldaketak: Hiru Truku )Diska: Nafarroako kantu zaharrak Artista: Hiru Truku |
| Edizio urtea: 2004 Disketxea: Metak | IruzkinaKantu honen lehengo berria Arnaud Oihenart idazle zuberotarrak eman zigun "L'art poétique basque " izeneko liburuan, XVII. mendean. Ia hirurehun urte geroago Azkuek Etxalarren jaso zuen berriro kantu hau, doinuarekin eta ahapaldi berri batekin jaso ere. Oso kantu zaharra da, beraz, eta oso zabaldua egon da Euskal Herri osoan. Kantuak kontatzen diguna hauxe da: alaba mairuei saldua izan da, urre eta eztiaren truke; "anaierik ttipiena"k, ordea, askatu egingo du ("mairuetarik gentzale").
Hiru Truku |