

![]() | Kaskarot Martxa ( Herrikoia )Arduraduna: Juan Antonio UrbeltzDiska: Dantzarako Musika Artista eta moldaketak: Marian Arregi eta Mikel Urbeltz |
| Edizio urtea: 2005 Lurraldea: Lapurdi | IruzkinaLapurdiko herrixketan, kaskarotek eta gainerako pertsonaiek osatutako segizioak doinu honekin hasten du martxa jaki- edo diru-bilketari ekiten dionean. Kontrapas-erritmoko martxa da, Nafarroa Beherekoak baino motelagoa. Bestalde, kaskaroten janzkera distiratsua da, Nafarroa Behereko bolanten aldean desberdina, baina nortasun handikoa. Kaskarotez gain, pertsonaia hauek joaten dira konpartsan: Jauna eta Anderea bikotea, banderaria, bi ponpier, bi kotilun gorri, hartza (mozorroa), eta bikoteka antolatutako hainbat kaskarot. Gaur egun, kaskarotekin batera neskek parte hartzen dute, inauteri-garaian bakarrik erabiltzen diren jantzi eder batzuk soinean dituztela.
Juan Antonio Urbeltz |