foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Lapurtar-Motxak (zatia) ( Herrikoia )

Arduraduna: Juan Antonio Urbeltz
Diska: Dantzarako Musika
Artista eta moldaketak: Marian Arregi eta Mikel Urbeltz

Edizio urtea:
2005
Lurraldea:
Nafarroa Beherea

Iruzkina

Hemen Nafarroa Beherekoen artean ageri badira ere, estilo desberdinekin Lapurdin, Nafarroa Beherean, Zuberoan eta Biarnon dantzatzen den dantza-mota bat dira jauziak. Bidasoatik hegoaldera, haien antz gehiena duten dantzak Nafarroako Baztan haraneko mutil-dantzak dira. Dantza zirkularrak dira (zirkulu irekian eta ordulariaren orratzen aurkako noranzkoan egin ohi dira). Dantza horietako urratsak ez dira zailak (eta urrats bakoitzak izen propioa du), baina jauzi luzeak zailagoak dira dantzatzeko, konpas-kopuru desberdineko esaldiz osatuta baitaude. Ondorioz, dantzatu nahi dituenak zehazki jakin behar du musika eta urrats bakoitza non kokatu behar duen. Gutxitan gertatzen da korro bateko kide guztiek musikaren eta dantzaren urratsen segida ezagutzea. Gehienetan, dantzatzen duenetako batek urratsak kantatzen ditu. Esaldi musikal askok osatutako doinuekin batera, badira motzago batzuk ere, segidak izenekoak, eta lehenengoak bukatzean jotzen dira. Hegi, Ostalerra eta Maianak dira segida ezagunenak eta ohikoenak.

Juan Antonio Urbeltz
 
© 2005 Arteola - Valid XHTML