foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Behenafarroako Martxa III ( Herrikoia )

Arduraduna: Juan Antonio Urbeltz
Diska: Dantzarako Musika
Artista eta moldaketak: Marian Arregi eta Mikel Urbeltz

Edizio urtea:
2005
Lurraldea:
Nafarroa Beherea

Iruzkina

Musika-mota hau, aurrekoa bezala, tradizionala da Nafarroa Beherean. Doinu honen erritmora joaten dira inauterietako bolantak herrixketako kaleetan barrena edo aldameneko herrixketara jakiak eta dirua biltzera. Kolore anitzeko pertsonaiek osatzen dute taldea. Zenbait (lau izan daitezke) zaldizko, makilari bat, gorri bat, banderari bat, bi zigantia, bi zapur, bi basandere eta bolantak (hogei bikotetik gora izan daitezke). Bi urrats dantzatzen dituzte, oso sinpleak. Lehenengoa entrexanta ikusgarriekin apaintzen da. Bigarrenean martxaren erritmora oinez ibili baino ez da egin behar.

Juan Antonio Urbeltz
 
© 2005 Arteola - Valid XHTML