foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Xalbadorren heriotzean

( Lourdes Iriondo-Xabier Lete )
Diska: Herrian
Artista: Erramun Martikorena

Edizio urtea:
1997
Disketxea:
Agorila

Hitzak

Adiskide bat bazen
orotan bihozbera,
poesiaren hegoek
sentimentuzko bertsoek
antzaldatzen zutena.
Plazetako kantari,
bakardadez josia,
hitzen lihoa iruten,
bere barnean irauten,
oinazez ikasia... ikasia.

Non hago, zer larretan,
Urepeleko artzaina,
mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana? (Bis)

Hesia urraturik
libratu huen kanta
lotura guztietatik,
gorputzaren mugetatik,
aske sentitu nahirik.
Azken hatsa huela
bertsorik sakonena,
inoiz esan ezin diren
estalitako egien
oihurik bortitzena... bortitzena.

Non hago, zer larretan,
Urepeleko artzaina,
mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana? (Bis)
 
© 2005 Arteola - Valid XHTML