

![]() | Mendikute (Fandangoa)( Herrikoia )Diska: Trikitrixa. 1971ko txapelketa. Trinidadeko plaza. Donostia Artista: Illarramendi eta Erostarbe |
| Edizio urtea: 1971 Disketxea: Herri Gogoa | IruzkinaEHTE AURKEZPENA
1972an Gipuzkoan zenbait trikitilarik elkartzeko zuten beharraz jabeturik, Sakabi eta Egañazpi trikitilariei lehen omenaldia antolatu zitzaien Usurbilen. 1990ean Euskal Herriko Trikitilari Elkartea ofizialki sortu zen. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak trikitixa sustatzea du xede. Horretarako 3 bide lantzen ditu: -Trikitixaren bilgunea -Ondarearen babesa -Trikitixaren zabalkundea Lehengo eta oraingo trikitixaren arteko zubigintza ere Elkartearen ardura da. Helburu horiek lortzeko Elkarteak maila askotako laguntza eta zerbitzuak eskaintzen ditu (prentsa, internet, jaialdiak, aholkularitza pedagogikoa, liburu diskoak...). |