

![]() | Hil da Jainkoa( Rafa Rueda, Aitor Abio, J.M. Sampedro )Diska: PILT Artista: PILT |
| Edizio urtea: 1996 Disketxea: Esan Ozenki records | IruzkinaLiteratura irakasleek esaten dute nahikoa dela poema on bat liburuak merezi duela jakiteko. Zaila dela asmatzen, eta behin asmatuta poema horrek bakarrik justifikatzen duela liburu osoa. Noiz, nola eta zergatik ez dakiela asmatu egiten du idazleak, ausaz gehienetan, eta poema hori bere egiten du irakurleak. Kandela bat beste batekin piztean bezalaxe, poemak bizitza hartzen du irakurlearen baitan.
Kantekin ere berdintsu gertatzen da. "Hil da Jainkoa" idatzita asmatu egin zuten PiLTkoek. Kanta zuzena da, nor bere barruan bizitza hartzen du berehalaxe. Mezu argia du: hil da jainkoa. Kanta hau ordea bizi-bizirik dago. Kirmen Uribe |