

![]() | Maitasunez hil( Xabier Lete - Antton Valverde )Diska: Antton Valverde Artista: Antton Valverde |
| Edizio urtea: 1975 Disketxea: Herri Gogoa | IruzkinaEkina da gero gure mutila ezetzaren aurrean! Adar joka dator Antxon Valverde frantziar pelikula zaharrak gogorarazten dizkigun molde jostagarrian. Eta ate joka dabil mutila. Aldaba joka beti itxita ageri zaion atean, nebarezaroko lehen amodioan, maitasun platoniko, eternoan.
Bost ahapaldi bost adin ezberdin: nerabeen herabetasuna, gaztaroan grina beroa baina ausardia falta, ezkontzea, etxekoandretze eta mutilzartze? eta alarguntzea. Oraindik ez, oraindik ez, inolaz ez, inolaz ez, zahartu naiz. Maitasuna gauzatu beharraz, erabakiak garaiz hartu, zalantzak uxatu eta aukerak profitatzeaz ari ote gara? Edo beti zain egoteaz, gure bila etor daitezen, on bille on bille bonbille! Baina lasai, inoiz ez omen da beranduegi. Hemen eta orain! Tempus fugit ergo carpe diem! Anartz Bilbao |