

![]() | Gure zortea( D.Landart-Anje Duhalde )Diska: Errobi Artista: Errobi |
| Edizio urtea: 1977 Disketxea: Elkar | IruzkinaOso kanta goxoa da, leuna, Anje Duhaldek eta Michel Ducauk duo eginez abesten duten hau. Euskal Herriari buruz dihardute, agian orijinaltasun gutxiko metaforak erabiliz, mendi gaineko elur xuria, aberriari 'Ama' deituz eta abar, baina bere xumetasunean entzulea liluraz betetzen du. Batzuetan badirudi country airea duela, eta bestetan Zuberoako kantu tradizionalen aldaketa melodikoa, eta nahasketa horrek egiten du berezia. Azken estrofan tonu aldaketa dator eta himno baten moduan amaitzen dute. Barrura iristen den kanta da, itsatsi egiten den horietakoa, inozi ahazten ez dena.
Pako Aristi |