

![]() | Izarren hautsa( Xabier Lete / Mikel Laboa )Diska: Lau-bost Artista: Mikel Laboa |
| Edizio urtea: 1980 Disketxea: Xoxoa | IruzkinaXabier letek konposatu zuen kantu hau, bai musika eta bai letra, eta berak grabatu zuen, baina gero Mikel Laboak beste musika bat jarririk grabatu zuen, eta bertsio hori da hemen dakarkizueguna, horixe egin baita ezagunena. Oso letra sakona dauka, gizateriaren historiatik hasi eta gure bizitzaraino iristen dena. Mikel Laboak melodia samurra jarri zion, pianoa, sinteekin eta abar. Horko esaldi batzuek ere, eskela eta abarretan erabili izan dira, esaterako: 'Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak, burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaska gazteak'. Jaialdi askotan, edo motibo anitzen aldeko ekimenetan himno bezala erabili izan da. Kantua bihotzeraino iristen da, oso da erromantikoa eta tristea, eta Laboaren ahotsak oilo-ipurdia sorrarazten du.
Pako Aristi |