

![]() | Urtxintxak( Manex Pagola )Diska: Ospital - Carrere Artista: Peio ta Pantxoa |
| Edizio urtea: 1975 Disketxea: Elkar | IruzkinaUmezaroko oroitzapenak dira. Umezaro gehienak bezain inozo, borobil eta aurreiritzi bako umezaro batekoak. Umeak urtxintxak ikusten zituen adaxkatik adaxkara, animalia bitxi eta gorri horien ostean ezkutatzen zena ulertu ezinik. Umeak sei hilabete zeramatzan ohean pertes gaitzak jota eta berak ere nahi zuen urtxintxa bezala "...hain gora, hain trebe..." ibili, "izaiteko libre!". Beharbada umezaroak ez baitira ez hain inozoak, ez hain borobilak, ez hain aurreiritzi bakoak.
Unai Iturriaga |