

![]() | Ikusi( J.J. Yarritu-P.A. Basterretxea )Diska: ikusi eta ikasi Artista: Delirium Tremens |
| Edizio urtea: 1989 Disketxea: Oihuka | IruzkinaDiska bereko kanta batean, "Laino ilunak" izenekoan, kontalaria eguraldi txarrari begira dago, kafesne bero bat eskuetan. Nik uste Delirium Tremensen ikuspegia irudi horretxek definitzen duela. Laino ilunak asko ziren garai haietan. Eta laino ilun horiek deskribatzen zituzten beti gizabanakoaren ikuspegitik. Kafesne bat hartzearen keinu xumearekin. Egunero egiten dugun gauza bat.
Baina ez zen beti kafesnea izaten eskuetan. Sua ere izaten zuten eskuetan, gaiztoa den guztia isekitzeko amorrua. Edo motorrari heltzen zioten eskuekin, azkar egiteko kostaldeko bide bihurriak. Baina batez ere gitarra izaten zuten eskuetan. Gitarra hain pertsonal hori. Aldi berean epela, kafesnea bezala, aldi berean mingarria, sua bezala. Kirmen Uribe |