

![]() | Esaiok( Josu Zabala )Diska: Salda ba dago Artista: Hertzainak |
| Edizio urtea: 1988 Disketxea: Elkar | IruzkinaNik uste dut ni ez nintzela ni neu izango Hertzainak izan ez balitz. Garai hartako gaztetxoentzat talde bat baino gehiago zen Hertzainak. Gure bizitzaren zati bat zen taldea. Helduleku bat gizarte arrotzaren aurrean. Haien jarrerak erakartzen gintuen batez ere. Bizitzaren aurrean zuten jarrerak. Jarrera kritiko horrek. Musikaren indarra, eta letra landuak. Kontsigna erraz eta sermoietatik hurrun. Zer pentsatu ematen zuten hitzek. Nork bere pentsakera izaten lagundu ziguten hertzainek.
"Esaiok" bizitzeko jarrera horren adibide garbia da. Kanta alaia, gaueko giroa azaltzen duena. Desira eta lotsa, maitemina eta adiskidetasuna. Nik egia esan buruz nekizkien letra guztiak. Eta hauxe profetikoa izaten zen. Kantan bezala bukatzen nuen neuk ere gehienetan: ausartu gabe. Kirmen Uribe |