

![]() | Tximeleta reggae( Bernardo Atxaga /Jean Marie Ecay )Diska: Espaloian Artista: Itoiz |
| Edizio urtea: 1985 Disketxea: Elkar | IruzkinaEz dakit seguru zergatik baina nik udarekin lotzen dut beti Itoiz. Saturraraneko hondartza eta haitzekin. Udako haitzetako munduak beti erakarri izan nau. Putzuak, anemonak, trikuak agerian geratzen direnean marea jaisten denean. Ematen du paisaia hori ez da lur honetakoa. Mundu majiko bat agertzen du agerian.
Itoizek ere majia hori du. Kapazak izan ziren mundu majikoak sortzeko garai ilunetan. Putzuak, anemonak, trikuak agertarazteko haitz ilunetan. Irudimenaren bitartez sartu zuten geure musika pop kulturan. Hitz horren adierarik zabalenean. Herritik herriarentzat. Egia da, uda ekartzen dit gogora Itoizek. Saturraraneko haitzak, eta Mutrikuko jaiak, eta hondartzako musu lotsatiak, gauez. Kirmen Uribe |