

![]() | Hegal egiten( Atxaga/Perez )Diska: Espaloian Artista: Itoiz |
| Edizio urtea: 1985 Disketxea: Elkar | Iruzkina1980. hamarkadako kanturik entzutetsuenetako bat da hau. Txantxangorri bihurtzen den ume baten istorioa kontatzen du, erritmo bizia dauka, saltarina, apur bat obsesiboa, bukaeran batez ere, haurra basoetan hegal egiten dabilela kontatzen zaigunean, gitarra elektrikoaren soloek 'Hegal egiten' hitzei ematen dioten indarra oso berezia delarik. Juan Carlos Perezen ahotsa oso beroa da, iradokorra, eta kantakera pop estilokoa bete-betean. Ipuin bat kontatzen zaigu, baina jendea identifikatu egiten zen ume horrekin eta dantza egiten zuen tabernetan. Lehen akordeak hasten direnetik dantzan egitera, hegan egitera garamatzan kantua da.
Pako Aristi |