

![]() | Nere herriko neskatxa maite( Benito Lertxundi )Diska: Altabizkar eta Itzaltzuko bardoari Artista: Benito Lertxundi |
| Edizio urtea: 1981 Disketxea: Elkar | IruzkinaVals erritmoan kulunkaturik, maitasunari edota, hobeto esanda, maitasunaren oroimenari eskeiniriko abestia da. Kantuak, hasera-haseratik eraman egiten gaitu eta guk, ezinbestean, abandonatu egiten dugu gure burua haren magal gozoan, han kantatzen den amodioa geure ametsetan sorturiko fantasia bailitzan.
Kantuan, neska baten deskribapen paisajistikoa hurbiltzen digu Lertxundik, melodia errekurrente baten bidez, non kantariaren ahotsaren grabeak soken melankoliarekin nahasten diren, etengabe biraka dabilen 3 bider 4ko erritmo kadenziotsuan eta naturarekiko zerikusia duten hainbat metafora erabiliz, maite horrekiko irudi erakargarri bezain desiragarria dakarkigu emeki: zerua, erreka, ihintza, egunsentia, itsaso, lanbro, txori, belardi, kresala,....naturaren usainez zein kolorez bere mundua apaintzen duelarik. Angel Valdes |