foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Azken agurraren negarra

( G. Kn÷rr )
Diska: Nik nahi dudana
Artista: Gorka Kn÷rr

Edizio urtea:
1975
Disketxea:
Artezi

Iruzkina

Gairik unibertsalenetako bat dakar kantu honek: gerrara doan gazte baten historia. Berdin dio zein gerratara doan, beti daude eta gerrak. Hala dio letrak: 'Harmen hartzera deitzen naute frantsen aldera', eta estribiloa benetan indartsua da: 'Morts pour la patrie, eskuara baizik etzakiten haiek, morts pour la patrie'.

Gerrak etxe guztietara dakarren tragedia ondo jasotzen du honako estrofa honetan: 'Bere ama agurtu du etxolako atarian; bere amak bisitatuko du atzerriko hilobian'. Kantua argitaratu zen garaian, 70. hamarkadan, hasiak ziren euskal militanteak atzerrian klandestinitatean bizitzen, eta egoera horrekin ere oso ondo lotzen da kantua. Gorka Knorrek bere ahots gozo eta sentimentalarekin hunkitzeko moduan kantatzen du.

Pako Aristi
 
© 2005 Arteola - Valid XHTML