foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Haika Mutil

( Herrikoia )
Diska: Mikel Laboa
Artista: Mikel Laboa

Edizio urtea:
1969
Disketxea:
Herri Gogoa

Iruzkina

Kantu herrikoia da, nagusi baten eta bere morroiaren arteko elkarrizketa jasotzen duena. Interpretazio ugarirako bidea ematen du testuak, baina apur bat kriptikoa da, esoterikoa edo. Nagusiak 'Haika mutil, jeiki hadi, argia den mira hadi', esaten dio, eta mutilak erantzuna dakarkio, 'bai nagusia, argia da, gure oilarra kanpoan da'. Horrela behin eta berriz. Eskema errepikari honek kantuari jolas giroa ere ematen dio, azkenean morroiak 'mutiltxo hau unatu da' esanez amaitzen duen arte. Melodiak zaharra dirudi, baina badu aire misteriotsu bat, Laboaren ahots zorrotzak gitarraren laguntza soilarekin are sarkorragoa egiten duena. Hau argitaratu zen garaian, 60. hamarkadan, entzuleek frankismoaren aurkako mezua ikusten zuten 'Haika mutil, jeiki hadi' horretan, alegia, gizarteak erregimenaren aurka jaiki behar zuela.

Pako Aristi
 
© 2005 Arteola - Valid XHTML