foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

búsqueda avanzada

:

:

Sección:

:

Fechas: 

Inicio Fin 

Sagarrondo bati seaska kanta

( Bernardo Atxaga-Ruper Ordorika )
Disco: Hautsi da Anphora
Artista: Ruper Ordorika

Año de edición:
1980
Disketxea:
Xoxoa

Letra

Geldiro hasiko zara mara mara
sagarrondo xume zipriztin tto tto
doi doi gizendu sagarrondo ttipi
hogei urtez gero egonen zara potolo.
Zure abarrez txintxilikatuko dira
armiarma euritsuaren ttanttoak
zure txulotan gordeko kattagorriak
kattagorri lapur buztan haundiak.

Zirt zart etorriko zaizu apirila
sagarrondo maite sagarrondo txuri
txurigo maiatzaz sagarrondo loti
soineko berriaz printzesa irudi
ekainean bareak zuri begira
zure fruituaz noiz jausiko ote behera
banketea nahi dugu zure kontura
sagarrondo txintxo sagarrondo ona
 
© 2005 Arteola - Valid XHTML