foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Gora ta gora beti

( Gabriel Aresti-Oskorri-Herrikoia )
Diska: Gabriel Arestiren omenez
Artista: Oskorri

Edizio urtea:
1976
Disketxea:
CBS

Iruzkina

"Garagardoaren polka"ren aldaera euskalduna, Bermeon kantatzen zuten erara. Bertan lehen aldiz entzun genuenean, herri bazkari batean, txundituta gelditu ginen bere indarragatik. Eta pentsatu genuen guk kantatzeko moldatzea. Letra egiteko Gabriel Arestirekin hitz egin genuen.

Bermeoko leloak hau zioen: "Kaka zuretzako ta kaka niretzako, hauxe da gauza ederra mundu guztientzako". Noski, Franco bizirik zegoelarik ez zitzaigun iruditu oso texto aproposa. Orduan Gabriel Arestik gaur ezagutzen dugun texto ederra idatzi zuen. Bitxikeri bezela, Gabrieleri bururatutako textoan "Gora ta gora beti, ai gora Euskadi..." esatea zen logikoena, baina orduko zentsura saihesteko "Lapurdi" jarri zuen Gabrielek "Euskadi"ren ordez, eta gezurra ematen badu ere, zentsurak onartu zuen.

Oskorri
 
© 2005 Arteola - Valid XHTML