foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Araitzko Ingurutxoa ( Herrikoia )

Arduraduna: Juan Antonio Urbeltz
Diska: Dantzarako Musika
Artista: Marian Arregi eta Mikel Urbeltz

Edizio urtea:
2005
Lurraldea:
Nafarroa Garaia

Iruzkina

Nafarroa Garaiko hainbat haranetan, Basaburua, Araitz, Ultzama, Larraun, Arakil, Imotz, Atetz, Txulapain, Goñi, Iruñea zendea, Erro, Auritz eta Aezkoako ibarretan, dantzatzen diren ingurutxoen bi partitura jaso ditugu hemen. Ingurutxoa zirkulu irekian eta ordulariaren orratzen aurkako noranzkoan bikoteka antolatuta egiten den dantza da. Dantzarien aurrealdean eta atzealdean egokitutako bi bikote gidariek zuzentzen dute dantza.

Zenbait tokitan, eta ospakizun berezietan, Leitzan adibidez, ingurutxoaren aurretik sokadantza egin ohi da. Aurrendaria eta azkenkia izenekin ezagutzen diren bi dantzariek gidatzen dute sokadantza hori. Ingurutxoa zentzu hertsian hartuz gero, bi erritmoz osatzen dela esan dezakegu; 2/4 erritmoa (Beteluko partitura da hori) alde batetik, eta 3/8 erritmoa (partitura oso ezaguna da Leitzan eta Basaburua osoan) bestetik.

2/4 erritmoan bikoteak zapi baten bidez lotzen dira. Doinu horrekin dantzan ari direla plazari itzuli bat edo bi eman ondoren, txistulariak koda berezi batekin bukatzen du eta danborraren arrada hasten da. Une horretan, azken bikotea hasita, bikote guztiak atzetik aurrera pasatzen dira zapiek osatzen duten zubiaren azpitik. Taldearen ordena alderantziz geratzen da, eta lehen azkena zegoen bikotea hasten da gero dantzan aurrena.

3/8 erritmoko doinua zapirik gabe dantzatzen dute bikoteek, plazaren inguruan aurrera eginez baltse-tankerako urrats batekin. Zati horretan ez dute zubirik egiten. Garai batean, mutiletako batzuek kriskitinekin lagunduta dantzatu ohi zuten zati hori.

Juan Antonio Urbeltz
 
© 2005 Arteola - Valid XHTML